Haurren judo jaialdia igandean izango da

Aurten ere haurren judo jaialdia egingo dute Galtzarabordako Udal Kiroldegian ekainaren 2an (igandea) 10:00etik aurrera. Oarsoaldeko ikastetxeeta

ko 4 eta 10 urte bitarteko haurrek parte

hartuko dute, guztira 400 baino gehiago.

Jaialdiak zortzi lehiaketa-alor desberdin izango ditu eta programak kirol alderdia eta alderdi ludikoa konbinatuko ditu. Hasieran berotzeko joko batzuk egingo dira eta gero randoris batzuk izango dira. Hitz japoniar horren esanahia borroka simulazioa da, eta helburua ez da lehian aritzea. Hori dela eta bukaeran ez da ez irabazlerik ez galtzailerik izango.Probak bukatzean kirolari guztiak podiumera igoko dira eta domina eta diploma bana emango zaie.

Jaialdia Errenteriako Sayoa Judo Elkarteak antolatu du eta hasieratik egin duten bezala, Udalak bere babesa eskaini dio.