Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2019 urtean emango diren Hirigintza saileko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago.

Dirulaguntza lerroa:

Errenteriako hirigune historikoan, jabekide erkidegoei eta eraikinen jabeei Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko.

Ondoko esku-hartzeak bete beharko dira dirulaguntza jaso ahal izateko:

• Jabekide Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostena–galdetegia eta diktamena ematea eta/edo Ikusketa-diktamenean zehaztutako obrak egitea, obrak eraikineko osagai komunei eragitea.

• Ikuskapen txostenari eta obrei buruzko dirulaguntzak bakoitza bere aldetik eskatu daitezke.

• 2019 urtean eginiko ikuskapen txostenak izango dira diruaz lagundu litezkeenak eta 2019an amaitutako obrak.

• Obrak burutzeko dirulaguntzen eskarietan ez dira ontzat hartuko bukatu gabeko obrak badira. Bestetik, 2018an edo aurretik egindako EIT txostenek ez dute dirulaguntzarik jasoko

Lerro horretarako baimendutako gastua 100.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea izango da 2019ko maiatzaren 28tik 2019ko abenduaren 31 bitarte edo aurretik, aurrekontuetako partida agortuko balitz.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian dute informazioa eskuragarri.