Bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako doako ikastaroa egongo da ekainean

Gurpilartea Elkarteak, Errenteriako Udalaren lankidetzarekin, helduek bizikletan ibiltzen ikasteko doako ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa Beraungo kirol-pistan egingo da bi txandatan, 10:00etatik 12:00etara edo 12:00etatik 14:00etara, lau saiotan, larunbat eta igandeetan, ekainaren 15-16ko eta 22-23ko asteburuetan.

Saioen edukia hemen ikus daiteke.

Ikastaroa doakoa da, baina izena eman behar da Galtzarabordako kiroldegiko edo Fanderiako igerilekuetako harreran.

Ekintza hau Errenteriako Udalak 2017ko ekainean onartutako Jarduera fisikoaren eta kirolaren Plan Integralean aurreikusitako ekintzen baitan kokatzen da.

Informazio gehiagorako, gurpilartea@gmail.com helbidera idatzi edo 675 70 51 91 zenbakira deitu daiteke.