Euskal Eskola Publikoaren Jaia: zirkulazio-neurriak, aparkalekuak eta garraio publikoa

Euskal Eskola Publikoaren Jaia dela eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu iganderako, ekainaren 2rako.

Ekitaldien ordutegia

Ekainak 02, igandea

Hasiera: 11,00

Amaiera ordua: 18,00 (azken kontzertua)

Ekitaldiaren kokapena

• Ondartxo-Iztieta Pasealekua

• Olibet Etxeberrieta

• Foru plaza

• Panier

• Herriko plaza

• Agirre Lehendakarien plaza

• Gamon Zumardia

• Nafarroa Etorbidea

Zirkulazio neurriak

Zentroa oinezkoentzako esparrua izango da. Hori horrela, 09,00etatik 20,00etara motordun ibilgailuentzat itxita egongo da.

Ondorengo kale hauek itxita egongo dira: Maria Lezo, Xenpelar, Foru Plaza, Alfonso XI, Biteri, Nafarroako Etorbidea, Zamalbide kalea. Hauetan, berriz, trafiko norabidea aldatuko da: Astigarraga, Oiartzun, Kristobal Gamon.

Iztietarako sarbidea Pasaia kaletik egingo da. Hau da, Donostia kaleko sarbidea ezabatuta izango da. Errenteriara Lezo Pasealekutik dagoen sarrera ere itxita egongo da, ohiko autobus, taxi, eta larrialdietako ibilgailuen salbuespenarekin.

Oinezkoentzako eremu izango diren kaleez gain, kale hauetan ez da ibilgailurik izango: Segundo Izpizua kalea, Astigarraga kalea, Oiartzun kalearekin gurutzea egiten duen lekutik Iztieta Pasealekura arte, Iztieta Pasealekua Irun kalearekin gurutzea egiten duen lekutik ondartxora, Zamalbide kalea, Astotokia, Foru Plaza, Nafarroako Etorbidea Matxainetik Galiziako biribilguneraino. Kale horiek guztiak libre egon behar dute ekainaren 2ko 01,00 baino lehen.

Trafikoa Iparraldeko saihesbidera bideratuko da nagusiki, Kaputxinoetatik (tunela baino lehen) zein Lartzabaletik, Marti Etxeberria eta Iztietara joan behar duten ibilgailuen kasuan izan ezik, horiek Biteri kaleko lehenbiziko tartera sartu ahal izango dira Nafarroa biribilgunetik. Era berean, Lezoko Altzate biribilgunetik Olibet-Etxeberrietara ez doan trafiko guztia desbideratuko da.

Jaiaren eremuaren barruan dauden garajeetan aparkatzen dutenek, hala nola Koldo Mitxelena, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4, kasu hauetan erabiltzen diren sarbideak erabili beharko dituzte.

Donostia kaleko 2, 4 eta 6 zenbakien artean dauden garajeen erabiltzaileak, Pasaia Kaletik sartuko dira eta ondoren kontrako norabidea hartuko dute.
Nafarroa etorbidearen 27ko aparkalekuan aparkatzen dutenek kontuan hartu beharko dute ekitaldia egiten den bitartean ezin izango dutela ez sartu eta ez atera.

Egokitutako aparkalekua

Ekainaren 2an jaira etorriko diren gidariei jakinarazten diegu gune bat egokitu dela Pasaiako portuan 09,00etatik aurrera, jaia amaitu arte, ibilgailua aparkatzeko. Beharrezko seinaleak jarriko dira.

Horretaz gain, beren kaletik edo aldamenetako kaleetatik ibilgailua atera behar duten bizilagunentzat aparkaleku hauek egokitu dira ekainaren 1eko 20,00etatik ekainaren 2ko 22,00 arte:

Telleri Ikastetxeko zabaldia, Bittor Idiazabal kalean.

Fanderiako tenis zelaia.

Lezon, Portuko zabaldia, Altzateko Biribilgunetik sartuta.

Arramendiko parkearen (Lousada kalean) zabalgunean soilik karabanak eta autokarabanak aparkatzeko lekua izango da, maiatzaren 30eko, osteguna, 19,00etatik ekainaren 2ko, igandea, 21,00ak arte.

Garraio publikoa

Mozketek irauten duten bitartean, Morrongilleta eta Xenpelar kaleko autobus geltokiak Tulle kalean egongo dira.

Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio plazara aldatuko dira.