Udalak 2.000 euroko ekarpena egin dio ACNUR-i IDAI zikloiak eragindako kalteak konpontzen laguntzeko

Aurreko martxoaren 14aren eta 16aren artean, IDAI zikloiak afrikar kontinenteko Mozambike, Malawi eta Zimbawe herrialdeak gogorki astindu zituen. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, 1,85 milioi pertsona kaltetu ditu denboraleak, eta milatik gora lagun hil dira.

Udalak 2.000 euroko ekarpena egin dio ACNUR-i zikloiak eragindako kalteak erreparatzen laguntzeko. Garaperako lankidetzaren bidezko larrialdirako laguntza honekin, errefuxiatuen guneetan dauden pertsonei lagunduko die ACNUR erakundearen eskutik. Hain zuzen ere, erakunde hori hegazkin bidez bidaltzen ari da kanpadendak, plastikozko lonak, behin-behineko sukaldeak, ur edangarria nahiz garbiketarako produktuak.

Udalaren ekarpena ondorengo materialak erosteko izango da: 25 manta, 5 sukalde-kit, 5 plastikozko lona, 5 ur bidoi, 5 ontzi, 5 denda familiar, 25 eltxo-sare, 25 lotarako zaku, 5 eguzki lanpara, 5 xaboi eta emakumezkoen garbiketarako artikuluak.