Bizikletak garbitzeko gune berria Lartzabalen

Udalak gune bat jarri du Lartzabalen, Vicente Cobreros kalean, nahi duten pertsonek bizikleta doan garbitu ahal izan dezaten. Bertan iturri bat dago, mahuka batez hornitua, eta sakagailu baten bidez garbitzeko ura lortzen da. Horretaz gain, bizikletarako euskarri bat jarri dute, garbitzea erosoagoa izan dadin.

Instalazio berri honek ematen duen zerbitzua bizikleta prestatzetik haratago doa; izan ere, bizikleten mugikortasunaren alorrean berrikuntza izanda, bizikleta erabiltzearen aldeko kontzientziazio lan handia egiten du.

Espazio berri hau instalatu da kirol jarduera aire librean sustatzeko helburu estrategikoaren lan-ildoaren barruan, eta herriko espazioek eta erabilera libreko espazioek eskaintzen dituzten aukerak erabili dira horretarako, jarduera fisikoa herritar guztien eskura jartzeko asmoz.

Hori horrela, 2017ko ekainean Udalak onartutako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integralak helburu estrategikoen artean xedatzen du hirigintzaren alorrean irizpide orokor gisa ezarri beharreko baliabideak hartu behar ditugula kontuan, eta horien artean txertatu behar direla bizitza aktiboa sustatzea eta hiri osasungarriagoa eraikitzea ekarriko duten esku-hartzeak.