I Haur Marrazketa Lehiaketa antolatu du Juneren Hegoak elkarteak

Marrazki irabazleek elkartearen 2020ko egutegia osatuko dute.

Juneren Hegoak elkarteak Juneren Hegoak I Haur marrazketa lehiaketa abian jarriko du gaur hasi eta uztailaren 15a arte.

Lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta (urte horiek barne) dago, hiru kategoria ezberdinetan: A kategoria, 4 – 6 urte; 
B kategoria, 7 – 10 urte; eta C kategoria, 11 – 14 urte.

Zer da zuretzat Juneren Hegoak? Juneren Hegoak elkartearen tximeleta izango da gairik nagusiena, eta elkarteak berak sortutako irudiak edo asmoak ere isla ditzakete haurrek.

Aurkeztutako marrazki guztien artean 12 hartuko dira (4 kategoria bakoitzean) eta 2020 urteko egutegia osatzeko erabiliko dira. Sari ugari izango dira irabazleentzat. Lehiaketan Albaolak, Donostiako Aquarium-ek, Galaxy Txikipark-ek, Mater Museoak, Mirandaola Museoak, Kutxa Ekogunea Parkeak, Kutxa-espazioak eta Errealeko Fundazioak kolaboratzaile bezala parte hartu dute opariak emanez.

Parte hartzaileek bere ideiak marraztu eta marrazketa eskaneatuta bidali behar dituzte email helbide honetara: comunicacion@junerenhegoak.org, bere izena, abizenak, adina eta telefono zenbakia adieraziz. Marrazkia ere utz daiteke Juneren Hegoak elkarteak Errenterian duen egoitzan edo egoitzaren postontzian (Martin Etxeberria Kalea, 15 bajo, 20100 Errenteria, Gipuzkoa).

Epaimahaia elkartearen boluntarioek osatuko dute eta irabazleen izenak eta sarien informazioa Juneren Hegoaken sare sozialetan iragarriko dira 2019ko uztailaren 30ean. Izan ere, irabazleen sariak uztailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan zozketatuko dira, Juneren Hegoak elkartearen egoitzan.

Juneren Hegoaken helburua Gipuzkoako familientzat laguntza sarea sortzea dela. Zehazki, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzenduta dago elkartea.

Info gehiago: https://www.junerenhegoak.org/