Gaur de etorkizuna. Euskal Rock Erradikala

David Mota Zurdok 2015eko Koldo Mitxelena Ikerketa Bekari esker garatutako eta Bilduma aldizkariko 29. zenbakian argitaratutako ikerketaren berri emateko ekitaldi sorta antolatu du Errenteriako Udalak Gaur de etorkizuna. Euskal Rock Erradikala izenburupean.

Ekainaren 6tik 29ra gauzatuko diren jarduera horietan Euskal Rock Erradikalari buruz arituko dira, ez musika etiketaren zentzu hertsian, baizik eta ikusita 80ko eta 90eko hamarkadetako adierazpen kultural gisa, hau da, musika faktoretik askoz haratago doan fenomeno gisa jorratuko da gaia.

Helburu hori betetzeko asmoz, hurrengo ekintzak antolatu dira:

  • Ekainaren 6ean, osteguna. Kontzertuetako argazkigintza tailerra, eskola praktikoa. Izen emateak: kulturakreaktiboa@errenteria.eus. Hurrengo eguneko kontzertuetan, ekainaren 7koetan, egingo dira argazkigintza tailerraren klase praktikoak.
  • Ekainaren 7an, ostirala, arratsaldeko 19:00tan mahai-ingurua Xenpelar etxean: Ion Andoni del Amok moderatuta, Zintzilik irratiko Fernan, Matxarda kolektiboko Neka eta Jakue Pascual gai honi buruz arituko dira.
  • Ekainaren 7an ere, gaueko 21:00etatik 23:00ak bitartean Hyronika taldearen eta konfirmatu gabeko beste talde baten kontzertuak izango dira Foru plazan.
  • Bigarren tailerra, Kamiseta punky, haurrei zuzenduta, ekainaren 15ean izango da 11:00etatik 13:00ak arte Foru plazan. Horretan ere izen-ematea beharrezkoa da.
  • Eta hilabetean zehar Rockomikiak: binetak eta doinuak erakusketa izango dugu Xenpelar etxean (astelehenetik larunbatera, 17:00-20:00). 80ko eta 90ko hamarkadako musikaren, hitzen eta irudien bitartez osatutako erakusketa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jatorrizko erakusketa oinarri, hainbat konplize gehitu zaizkio Errenteriako garaiko errealitatea erakusketa honetara ekartzeko. Besteak beste, erakusketak Iñaki Garmendia, Zintzilik Irratia, Eresbil, Joseba Leizeaga, Javi Destruye, Zingili Zangala, Komikigunea eta  Jakue Pascual izan ditu bidelagun.