50 urteko elkarbizitzari omenaldia Madalenetan

Aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, Madalenetan antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago dagoeneko. Uztailaren 5a izango da horretarako azken eguna.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz. Behin izena emanda, familia liburua eta bikotearen argazki bat eraman beharko dituzte udaletxera.

Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie jaietan, 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei.