‘Francis’en omenezko zebrabidea margotuko dute gaur

Berdintasuna 2019-06-07 | 0

Igandean, ekainak 9, 23:00tan ‘Francis’en omenezko zebrabidea margotuko dute berriz. Duela 40 urte poliziak tiroz hil zuen Francisco Vadillo Santamaria ‘Francis’ trabestia. Ekainaren 10a zen egun hura, beraz, bezperan izango da margoketa aldia transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak irudikatzen dituen ortzadar banderaren kolorez. Nafarroa etorbideko (Iztietako) zebrabidea da margotuko dutena.

No comments yet.

Utzi erantzuna