Segurtasun Foroaren bilera irekia, bihar Reina aretoan

Bihar, asteartean, bilduko da Segurtasun Foroa. Bilkura arratsaldeko 20:00etan hasiko da Reina Aretoan, eta nahi duten pertsona guztiak bertaratu ahal izango dira oraingo honetan deialdi irekia delako.

Bilera honetara Yolanda Muñoz gonbidatu dute; izan ere, Muñoz gaian aditua baita eta hainbat gairen inguruko azalpenak emango ditu. Era berean, Foroaren aurreneko bi bileretan egindako hainbat galderak erantzuna jasoko dute.