Inbestidura saioa Herriko plazan eta Herri Bizian ikusi ahal izango da

Larunbatean, hilak 15, goizeko 11:00etan, Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko osoko bilkura egingo dute Udaletxeko pleno-aretoan.

Udala gardentasunaren alde egiten ari den lanari jarraiki, pleno horretan gertatzen dena zuzenean ikusi ahal izango dute herritarrek atari honetan (herribizia.errenteria.eus) edo Herriko plazan horretarako jarriko den pantailan (aulkiak ere egongo dira).