Datorren ikasturtetik aurrera, Orereta Ikastola Zitueneko pastarekin ere ariko da lanean

Hezkuntza | Merkataritza 2019-06-12 | 0

Zituene herriko pasta-lantegi ekologiko eta artisauarekin elkarlanerako lehen pausoak eman dituela adierazi du Orereta Ikastolak, datorren ikasturtetik aurrera, bertako pasta freskoarekin ere lanean hasteko.

Bertako ekonomia sustatzeko eta lekuko hornitzaileekin lanean aritzeko ahalegina egiten du Ikastolak. Horrez gain, pasta-lantegiaren izaera kooperatiboa eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen alde egiten duen apustua ere babestu eta hauspotu nahi ditu. Horregatik, aukera eta lankidetza interesgarria zein garrantzitsua da haientzat Zituenerekin hasitako bidea.

Gainera, elikadura ikuspegitik, azpimarratu dute lekuko eta garaiko lehengaiekin eta herriko lantegian bertan lanean aritzen dela Zituene, eta horrek produktuaren kalitatea bermatzen duela.

No comments yet.

Utzi erantzuna