Xanti, Maialen eta La Pamplonesak Iruñean ospatuko dituzte mendeurrenak, EMKEk lagunduta

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Banda – EMKE, Iruñearantz abiatuko da datorren larunbatean, hilak 15ean, bertako “La Pamplonesa” Musika Banda eta “Xanti eta Maialen” erraldoiekin, bien mendeurrena ospatzeko.

Kontzertuan Errenteriako Musika Bandaz gain, txistulariak eta gaiteroak ere izango dira eta EMKE-k adierazi duenez “gurea bezalako elkarte batek bete behar duen funtzio sozialean kokatzen da.

Errenteriako Musika Kultur Elkartea – EMKEn, oso argi dugu kultura zabalkundea eta funtzio soziala eskutik joan behar dutela, kultura eta arlo sozialaren arteko lankidetza eta kolaborazio esparruak zabalduz. Eta aipatu lankidetza horrek garamatza honakoan ANA (Nafarroako Autismo Elkartea) bat egitera. ANA bezalako elkarteek betetzen duten lana balioan jarri nahi dugulako”.