Leire Olaberria txirrindulari profesional oihak porrotak eta aukerak kudeatzen ikasteko prestaketa saioa eskainiko du

Ekainaren 26an, Leire Olaberria txirrindulari profesional oihak porrotak eta aukerak kudeatzen ikasteko prestaketa saioa eskainiko du. Jardunaldia Torrekuan izango da, 10:30ean, eta Habian! hazitegiko ekintzen programaren barruan antolatu dute, Kirolgi fundazioarekin batera.

Zer ikasiko den bertan

Zergatik sentitzen dugu porrot egiten dugula? Nola kudeatzen dugu porrota? Zer egin dezakegu edo zer egiteari utzi beharko genioke porrota aukera batean bihurtzeko? Leire Olaberria ibilbide handikoa da eta zailtasunak eta porrotak ondo kudeatzen badira, aukera bikainak sortu daitezkeela ikasi du. Primerako eredua izango da bertaratzen direnentzat.

Leire Olaberria

Leire Olaberria Dorronsoro Ikaztegietako txirrindulari profesional oiha da, pistako txirrindularitzan espezializatua. 14 denboraldi txirrindulari profesional moduan aritua, 2008an Beijineko JJOOetan parte hartu zuen eta brontzea lortu zuen, baita brontzezko domina ere 2010eko Munduko Txirrindularitza Txapelketan Omnium proban. Bestalde, 2010ean Europako txapelduna izan zen Omnium proban eta munduko kopetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituen. 2013an Munduko Kopako sailkapen orokorraren garaile izan zen Scratch proban.

Non eta noiz

Noiz: Ekainak 26

Non: Torrekuan, 3. solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza)

Ordutegia: 10:30etik 11:15era.

Izen-ematea

Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da eta Izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

E-posta: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta: https://forms.gle/dcvzPzGdcpKZpRvo8