Urdaburu Mendizale Elkarteak Picos de Urbionera irteera antolatu du

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Picos de Urbionera irteera antolatu du ekainaren 29 eta 30eko asteburu.

Ibilbidea:

Larunbata 29: Laguna Negra – Urbión (2228) – Duruelo de la Sierra.

Igandea 30: Pto Sta Inés – Castillo de Vinuesa (2083) – Cebollera (2147) – Mesa de Cebollera (2163) – Lomos de Orio.

Autobusa:

Larunbatean 7:00etan Errenterian (Zumardiko geltokian) eta 7:15etan Aritzetan.

Non lo egingo duten eta zer eraman:

Eguneko motxilarekin aski da. Larunbatean Abejarreko aterpean lo egingo dute, pentsio erdian (afaria eta gosaria barne). Mantak badaude, beraz, maindirea edo zaku arina ekarri.

Prezioa:

Denera 70 euro, autobusa eta aterpea (afaria eta gosaria barne).

Izena ematea:

Formulario hau betez: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/20190629_30-picos-de-urbi%C3%B3n