Udako denboraldiaren irekiera udal igerilekuetan

Udako denboraldiari hasiera eman zitzaion atzo Fanderiako Igerilekuetan eta ekainaren 20an (osteguna) hasiko da Beraungo Igerilekuetan. Bi kasuetan irailaren 8 arte luzatuko da.

Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, zein udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu bereziekin.

Beraungo igerilekua honako ordutegi honetan egongo da zabalik: 10:30etik 21:00era.

Fanderiako igerilekuen ordutegia ere aldatu egiten da udan, eta 9:00etatik 22:00etara daude zabalik asteko egun guztietan, igande eta jai egunetan barne.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako instalazioetako (943 344 423) eta Beraungo Igerilekuetako (943 449 648) harreretan kontsulta daiteke.