Elkartasunaren Motorra jaialdiak 5455,84€ biltzea lortu du gaixo dauden haurrei laguntzeko

Solidarioa 2019-06-18 | 0

Ekainaren 8an Elkartasunaren Motorra jaialdia izan zen Errenterian. 2014ean motorzale batzuen ekimenetik sortu zen jaialdi honek ibilgailuen zaletasuna gaixo dauden haurrei laguntzeko grina bihurtu du.

Egun horretan bildutako diru guztia Juneren Hegoak elkarteari ematea zen helburua.

Jaialdian 5455,84€ biltzea lortu zuten eta joan den larunbatean, hilaren 15ean, balio honetako txekea eman zioten Juneren Hegoak elkarteari.

No comments yet.

Utzi erantzuna