‘Lego Ninjago’ filmaren egokitutako saioa eskainiko dute ostiralean, kalean

Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriako elkarteek Bizitu proiektuaren bosgarren saioa aurkeztu dute. Proiektu honek familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, zinearen baldintzak egokituz haur guztientzat. Helburu horri jarraiki, datorren ostiralean, ekainaren 21ean gaueko 21:30etan Lego Ninjago filma disfrutatzeko aukera eskainiko dute Koldo Mitxelenako patioan (Biteri Eskolak).

Sarrera doan izango da eta Ozzinema zineklubarekin batera antolatutako saio berezi bat izango da, kalean, ikasturte bukaerako festa bat izango balitz bezala.

Proiektu hau aurrera joan den heinean, berritasunak egin daitezkeela ikusi dute antolatzaileek, eta horregatik apostu hau ere egin dute: kalean egitea bi helburu nagusi lortzeko asmoekin: alde batetik, Mindara eta Juneren Hegoak elkarteen lana ikusarazteko eta bestalde aukera eskaintzea familia guztiei zinemaz disfrutatzeko orain hasiko den opor garai honetan.

Datorren ostiraleko saioa, Bizitu ekimenaren bosgarrena izango da 2017 urtean jaio zenetik honako helburu hauekin:

– dibertsitate funtzionala duten haurreei zinemaz disfrutatzeko esperientzia eskaintzea, baldintza berdinetan;

– aisialdiko eta ondo pasatzeko giroa sortzea;

– elkar ezagutaraztea eta aisialdiko gune horretan ere parteartaraztea, saioa publiko guztiari eta haur guztiei irekita baitago.

Gune kulturalek, orokorrean eta batez ere, behar bereziak dituzten haurren familientzat benetazko aisialdiko gune bat izateko dituzten zailtasunak azaldu nahi dituzte. Eta zine aretoak egoera berdinean daude: ezin dira topagunea bihurtu pertsona hauen beharrei aurre egiteko. Hori da proiektu honen ardatza: denoi zinemaren esperientzia gerturatzera, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuz, izan ditzaketen behar berezieei erantzuten.

Juneren He goak eta Mindara elkarteak bere eskuhartzean lagutzen dieten haurrei erantzuna eman nahi die, eta aisialdia eta kultura funtseskoak ere baitira pertsonen garapenean.

Horregatik, publiko guztientzat pelikula eskaintzeaz gain, saioan filma komentatzeko aukera egongo da, beharrezkoa bada ikusleak mugi daitezke, gunea txukunduko da parte-hartzaileak erosoak egoteko… dibertsitate futzionala duten haurrentzat zinema egokituz; horrela ere esperientzia hau konpartituko dute Bizitun parte hartu nahi duten beste haur eta familiekin. Eta uste dute kalean planteatzen den saio honetan baldintza hauek normaltasunean ere emango direla.