Musikak eta dantzak girotuko dute San Juan bezperako iluntzea

Herriko zenbait taldek San Juan bezpezako iluntzea girotuko duten emanaldiak antolatu dituzte:

19:00: San Juan bezperako aurreskua: Errenteria Musikaleko ikasleek Txistulari Taldearekin batera eskainiko duen saioa. Herriko plazan.

21:30: Ereintzako txistularien kalejira: San Juan bezpera dela-eta, Ereintzako txistulariek erdiguneko kaleak girotuko dituzte.

22:00: Urdiaingo Kantaia: Udako solstizioari ongi etorria eman eta uzta onak izateko gure arbasoek egiten zuten errito paganoa, Iraultza dantza taldearen eskutik. Herriko plazan.

22:00: Soka-dantza eta San Juan sua: San Juan bezperan ohikoa den soka-dantza eskainiko dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera. Herriko plazan.

Auzoetako jaiak

Gainera, asteburu honetan Galtzarabordako, Fanderiako eta Gaztañoko jaietan primeran pasatzeko aukera ere egongo da.