Bizikleta urbanoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Gurpil Artea elkarteak

Bizikleta urbanoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Gurpil Artea elkarteak biharko eta larunbaterako.

Bihar, osteguna, hitzaldi pintxo-poteoa egongo da 19:00etan Txintxarri elkartean.

Oarsoaldeko eta inguruko eskualdeetako bizikletaren erabileraren inguruko araudiari buruzko hitzaldiarekin hasiko da saioa, eta ondoren mahai-ingurua egongo da erabiltzaileen zalantza zein gogoetak jorratuko dituena.

Larunbatean, hilak 29, 11:30ean, bizikleta urbanoen erakusketa egongo da Txintxarri Elkartearen kanpoaldean.

Egun bizikleta urbanotzat hartzen diren garraio ezberdinen erakusketa izango da, non betiko bizikletez gain, helduentzako trizikloak, karga eramateko sistema ezberdinak eta beste alternatiba posibleak aurkeztuko diren.

Era berean, Gurpil Artea Elkarteak Errenteriako Udalarekin batera aurrera daraman Biziberrituz proiektuaren berri ere emango da.