Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, emakume batek jasandako eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute:

1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du ostegunean, ekainak 27, Errenterian gertatu zen erasoa.

2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean.

3.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Halaber, Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, eta bereziki gizonezkoak, beren jokabide eta jarrerei arretaz erreparatzera eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatzera.

4.- Errenteriako Udalak erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna eta laguntza agertzen dizkio eta beharrezko baliabide guztiak jarriko ditu erasotua izandako emakumearen eskura.

5.- Udalak bat egiten du eraso hori gaitzesteko Errenteriako Mugimendu Feministak gaur, uztailak 2, arratsaldeko 19:30ean Lehendakari Agirre plazan deitu duen mobilizazioarekin eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.