‘Errenteriako VII Tenis Opena-Ereintza Maddalen Saria’ jokatzen ari dira egunotan

‘Errenteriako VII Tenis Opena Ereintza Maddalen Saria’ jokatzen ari dira Beraungo Erabilera Anitzetarako Pistan, Ereintza Eskubaloiak antolatuta, ATGren (Gipuzkoako Tenisaren Zaleak) eta Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren laguntzarekin. Lehiaketa ekaina eta uztailean zehar jokatuko da, eta finalak uztailaren amaieran jokatuko dira.

Ereintza Elkarteak aurreko edizioek izan duten harrera ona azpimarratu du. Lehenengoan 24 jokalarik hartu zuten parte eta izen-emateak osatu egin ziren. Bigarrenean, berriz, parte-hartzaileak 32 izan ziren eta kasu honetan ere koadroak osatu ziren. Hirugarren edizioan zein laugarren edizioan koadroko plaza guztiak agortu ziren, lehiaketak harrera ona izan baitu. Horren froga da 2015-2016 denboraldian ATGk puntuaziorik altuena eman ziola Errenteriako lehiaketari Gipuzkoan jokatzen diren lehiaketen artean.

Urte hauetan ATG elkarteak lortu du Gipuzkoako beste hainbat herritan ere tenis-txapelketak antola ditzaten. Gaur egun tenislariak zorioneko daude, ia urte guztian zehar parte har baitezakete txapelketetan, orain dela gutxi arte ezinezkoa zena.

Lehiatzeko modua honakoa da: launa tenis jokalari dituztenen 8 talde egin dira. Jokalari bakoitzak talde bereko beste hiruren aurkako partida bana jokatuko du, era horretan talde bakoitzeko sailkapena lortzeko. Ondoren, kanporaketa zuzenak jokatuko dira, final laurdenak eta finalerdiak eta, era horretan, uztailaren amaieran lehiaketaren lau finalak jokatuko dira (bat kategoria bakoitzean). Lehiatzeko modu honek jokalari bakoitzari gutxienez 4 partida jokatzeko aukera emango dio.

Parte-hartzaileei dagokienez, Gipuzkoako tenislari zale onenak izango dira (horien artean 7 Errenteriakoak -Ivan Jimenez, Anton Basterrika, Adur Lekuona, Juan Carlos Millar, Iñigo Perez, Ivan Vizcaino eta Aitor Juezek lehen aldiz parte hartuko du txapelketan, 15 urterekin-, eta hainbat Donostia, Irun, Tolosa, Eibar, Hondarribia, Beratik, … etorriak).

Parte-hartzaile taldea oso maila altukoa da, egun arte egin diren zazpi edizioetako altuena; izan ere ATGaren sailkapen zerrendako lehenengo sailkatuek hartuko dute parte eta, berritasun gisa, aipatu behar da nazionalitate alemana duten eta Gipuzkoan bizi diren bi jokalarik ere parte hartuko dutela txapelketan.

Nahi duenak intalazioetara sartu ahal izango du partidak ikustera txapelketa osoan zehar, doan, honako ordutegian: lanegunetan 16:00etatik 22:00etara, larunbatetan 10:15etik 22:00etara eta igandeetan 10:15etik 14:00etara.
Gainera, lehiaketaren garapenaren inguruko guztia (emaitzak, sailkapena eta abar) honako web orrian dago eskuragai: www.atgtour.es.