Ane Santestebanek ostiralean hasiko den Italiako Giroa jokatuko du

Ane Santesteban herriko txirrindulariak Italiako Giro Arrosa jokatuko du WNT Rotor taldearekin. Giroa uztailaren 5ean, ostirala, hasiko da taldekako erlojuaren aurkako probarekin eta hamar etapa egingo dituzte jarraian parte-hartzaileek, atseden-egunik gabe.

Bosgarren etaparen helmuga Gavian (2.652 metroko altitudea) izango da. Hurrengo egunean 12 kilometroko kronoigoera bat jokatuko da. Lasterketa uztailaren 14an, igandea, amaituko da Udinen.

Udalak babesa eta animoak helarazi nahi dizkio Ane Santestebani. Eutsi gogor, Ane!