‘Ozzinema Summer’ ekimena bihar itzuliko da, udako gauak zinemaz betetzeko asmoarekin

Ozzinema Errenteria zeharkatzera dator berriro ere, zinema kalera eramateko asmoarekin: aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, Ozzinema Summer ekimena bueltan da udako zinema eta zinema gauak eskaintzeko.

Ozzinema Summer-ek lau saio izango ditu aurten, herriko lau leku ezberdinetan. Edizio berri honetan, emanaldiak zentroan ez ezik, Pontikan eta Gabierrotan ere izango dira.

Ozzinema Summer-ek lau pelikula fresko, dibertigarri, adin guztientzakoak eta telebistan ikusi ez direnak hautatu ditu herritar guztiak erakartzeko. Gainera, filmetako bat euskaraz izango dira.

Hauek dira datak eta pelikulak:

• Uztailaren 5ean, 22:00etan, Pontikan, SUPERLOPEZ.

• Uztailaren 19an, 22:00etan, Koldo Mitxelena plazan, HORMAN ERLOJUA DUEN ETXEA (LA CASA DEL RELOJ EN LA PARED).

• Abuztuaren 9an, 22:00etan, Gabierrotan, LOS INCREIBLES 2.

• Abuztuaren 23an, 22:00etan, Musika Plazan, MAMMA MIA. ¡UNA Y OTRA VEZ!.

Euria egiten badu, emanaldiak Koldo Mitxelena Ikastetxeko patioan izango dira.