Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusi nahi al duzu?

Hementxe dira Madalenak eta, ohi bezala, txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz (denera 10 lagunentzat) zozketatuko ditu Udalak.

Izena emateko esteka honetan dagoen formularioa bete besterik ez da egin behar: herribizia.errenteria.eus/zozketa.

Nahi izanez gero, telefonoz ere egin daiteke, ZU! Zure Udala arreta zerbitzura deituz (010 zenbakia herritik deitzen dutenentzat eta 943 449 600 zenbakia kanpotik deitzen bada).

Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena.

Izen-ematea datorren ostirala arte, uztailak 12, egongo da zabalik. Zozketa uztailaren 15ean egingo da, eta 16ean argitaratuko dira irabazleen izenak Herri Bizian.

Zorte on!