‘Oarso’ aldizkariaren 54. zenbakia aurkeztu dute gaur

Oarso 2019 aldizkaria aurkeztu dute gaur, bigarren aroko 54. zenbakia. Bertan ohiko gaiak jorratu dira: oroitzapenak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak edo aurten kontsiderazio berezia izan dutenak, besteak beste.

Aizpea Otaegi alkateak gogorarazi duenez “ehun urte betetzen dira aurten Rentería aldizkaria, Oarso aldizkariaren aurrekaria, gure herrian sortu zela. Sei urtez Rentería eta Oarso, biak batera, argiratu zituen Udalak”. Otaegik azpimarratu du herri ekimenaren emaitza izan zela Rentería aldizkaria, Udalak zati batean diruz lagundutakoa bazen ere, eta hori bera gertatu zela Oarsoren lehenengo aldiko zenbakiekin, 1930etik gaur egun arte argitaratu dena.

Erredakzio batzordeko kide den Koldo Ordozgoitik honako hau adierazi du: “Guztiok egiten dugu Oarso, guztiona de Oarso”. Halaber, azaldu du azaleko irudia Eduardo Lagarde Aranbururen Aspectos renterianos. La Alameda. Un baile dominguero lana dela, 1926 urten Rentería aldizkarian argitaratu zena, eta azal honetara ekartzea erabaki dutela desagertutako aldizkariaren 100. urteurrena omentzeko.

Juan Miguel Lacunzak aldizkariak jasotzen dituen urteurrenak aipatu ditu, eta berriki zendutako kolaboratzaileak ekarri ditu gogora.

Gainera, urte hauetako kolaboratzaile grafiko zein literarioei haien lana eskertu die.

Azkenik, aldizkariak jasotzen dituen literatur lanetaz aritu da, besteak beste, Berdintasun Kontseiluak antolatzen dituen Mariasun Landa sariak edo Ereintzak antolatutako Villa de Errenteria ipuin lehiaketa.

Imanol Minerrek ere parte hartu du aurkezpenean, eta hasteko eskerrak eman ditu aldizkarian eta hasteko goretsi du aldizkarian geroz eta gai eta ikuspegi gehiagok dutela tokia. Zenbaki honetarako idatzi duen artikuluaz ere aritu da: ‘Francis, 40. urtemuga’.

Karmele Aranburu kazetariak ‘Os voy a contar una historia’ artikulua idatzi du Juan Miguel Gutierrez omentzeko, eta zinemagilearekin Herri Irratian lan egin zituen urteetan izandako hainbat istorio dibertigarri kontatu ditu, haietako bat, behintzat, aldizkarian irakur daiteke.

Azkenik, aurten erredakzio komitean hasi den Maite Ruiz de Azuak eskerrak eman ditu horren parte izateko aukerarengatik eta berak idatzitako artikuluari buruz aritu da: ‘Txepetxa, 120 metros’.

Aurkezpenean adierazi dute, baita ere, aurtengo zenbakia 47 artikuluk osatzen dutela, 50 egilek idatzitakoak. % 42,6 euskaraz idatzita daude (iaz baino % 11 gehiago) eta 18 dira emakumezko artikulugileak, hau da, egileen % 38,3 (2017an baino % 15 gehiago).

Aldizkariko artikuluen zerrenda

Hona aldizkarian irakur daitezkeen artikuluen zerrenda:

Agurra/saluda. Aizpea Otaegi Mitxelena

Xenpelarren 150. urtemugako gogoetak. Albistur Aranburu, Julian

¡Allá películas!. Gutiérrez Pérez, Jesús

Juantxo Maya Mikelarena. Zure jendea

Un lance de honor. Ruiz de Azúa, Josean

Castillo de naipes. Villagrán, Ignacio

Errenteriako merkatua, emakumeen plaza. Labandibar Arbelaitz, Goiatz

Zinema-hizkuntzetan poliglota zen errenteriarra. González de Txabarri, Joxe Joan

Rafa Bandrés en la revista Oarso. Prieto Giménez, José Ángel

Anselmo apaiza gogoratuz. Zubillaga, Jexux

Joxe Gervaxio Etxea. Los Santos, Esteban

Koloreztatzeko mihisea. Learte Usabiaga, Ainhoa

Pontika. Aniversario, camino recorrido y nuevos retos. Elberdin, Luis

Jakin dezaten. Ruiz de Azua, Maite

1919-2019. 100 años de la comparsa de gigantes y cabezudos en Orereta-Errenteria. Insausti Urigoitia, José Luis

Eresbil 2018-2019. Reconocimiento y despedida a José Luis Ansorena. Bagüés, Jon

Errenteria XVII-XVIII. mende aldera, hamarreko handian (II). Albistur Aranburu, Julian

Errenteria en la Segunda Guerra Carlista (1872-1876). Recondo Bravo, José Antonio

“Kontu zahar eta berriak, xenpelartarrei jarriak”. Perez Gaztelu, Elixabete

El arte es emoción. Obeso, Xabier

Berandu. Mitxelena Etxebeste, Karmele

Los Louvelli: del Piamonte italiano a Errenteria. Arenzana, Txema

Azeituna eta txotxa. Landa Etxebeste, Mariasun

Cien años de revistas en Rentería. Los colaboradores gráficos. Lacunza, Juan Miguel

Juanmi Gutiérrez. Cine y libertad. Roldán Larreta, Carlos

Emakume eredugarrien bila. Navarro, Itziar

Txepetxa, 120 metros. Ruiz de Azua, Maite

Errenteriako Emakumeen Etxea. Aspaldiko ametsa errealitate. Berra Mur, Txelo; Fernandez Boga, Karmele; Berra Mur, Marta eta Arbelaitz, Olatz • “El Centenario: Herri bat, Banda bat”. Mitxelena, Josu

Landarbaso abesbatza Tolosako nazioarteko lehiaketaren 50. edizioan. Landarbaso abesbatza

Ciclón. Mangana Gómez, David

Francis, 40. urtemuga. Miner Aristizabal, Imanol

De Villa Nueva de Oiarso a Errenteria (1320-2020). Arenzana, Txema

Haurtzaroko oroitza galduak. KapitaneneKOa

José Luis Ansorena: nexo de modernidad musical en el País Vasco. Bagüés, Jon

Gazte-kemena abesbatza, mende laurden bat kantuan. Legorburu, Iñigo

Errenteria disfruta del boxeo con su campeón Sebastián “Látigo” Pérez. Rodríguez Medina, José Ángel

Egitasmoak… eta agurrak. Jose Luis Ansorena in memoriam. Andra Mari Abesbatza

Os voy a contar una historia. Aranburu Lizaso, Karmele

Lau Haizetara, Errenteria-Oreretako euskaldunon topagunea. Berra Urkia, Josu

Añarbe y el bosque de Zutola. Pérez, Tomás

Sorterriko hologramak. Iriarte Zabaleta, Joxe “Bikila”

Un repaso a las elecciones de 2019 en Errenteria. Zabaleta, Mikel

Errenteria herria, memoriaren alzheimer. Etxabeguren Aranzabal, Eli

Elkarren oroiminez. Usabiaga Artola, Miren

Gigantes del mundo en homenaje a Xanti y Maialen en sus 100 años. Insausti Urigoitia, José Luis

Efemérides renterianas. Prieto Giménez, José Ángel

Aldizkariaren salmenta

1.000 ale editatu dira eta astelehenetik aurrera egongo dira salgai 7 euroan honako saltokietan:

Erdigunea: Alamedako kioskoa, Bitxi kolore, Bixen kioskoa, Etxenike loteria, Hostoak kopia-denda, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Morrongileta kioskoa, Josemi kioskoa, Xenpelar kioskoa, Xenpelar kultur denda, Zumardi kioskoa, Txusti.

Fanderia: Marian liburudenda.

Iztieta: Urtzi kioskoa, Razquin estankoa

Olibet: Rojas liburudenda

Zenbaki guztiak, web orrian eskuragai

Oarso zein Bilduma aldizkarietako ale guztiak Udalaren web orrian aurki daitezke. Aurtengo zenbakia ere bertan deskargatu ahal izango da datorren astetik aurrera.