Hasi dira Madalenetako programa banatzen

Udaleko ordezkari eta langileak festetako programak banatzen ari dira egunotan. Goizeko 10:00etatik 13:00tara egon dira Udaletxearen sarreran eta bihar eta etzi ere ordutegi horretan egongo dira.

Bertaratzerik ez dutenek egitarauan publizitatea jarri duten saltokietan, liburutegian, Galtzaraborda, Fanderia eta Kaputxinoetako kirol instalazioetan eta gainontzeko udal eraikinetan ere izango dute hartzeko aukera. Gainera, herriko auzo elkarteei ere eskaini dizkiete egitarauak eurek bana ditzaten. Horrez gain, Oarso aldizkariarekin ere banatuko dute.

Guztira, 9.400 ale argitaratu dituzte paperean.

Web orrian eta APPan

Digitalean, berriz, herribizia.errenteria.eus/madalenak-2019 helbidean dago egitarau osoa.

Horretaz gain, Herri Bizia Udal APPan ere ikusgai dago. Horrela nahi duenak informazio guztia eskuragarri izanen du bere dispositibo mugikorrean.