20 taldek baino gehiagok parte hartuko dute ‘Madalenak Cup’ ekimenaren hirugarren edizioan

Igandean, uztailaren 14ean, Madalenak Cup ekimenaren hirugarren edizioa jokatuko dute, txapelketak bere lehen ekitaldietan izan zuen arrakastak bultzatuta. Ekitaldiak, kirola eta bereziki futbola oinarri hartuta, elkarlana eta bizi ohitura osasungarriak sustatzea du helburu. “Street Soccer” kontzeptuaren birmoldaketa, gure herriko paisaian txertatuz. Azken finean, hiri ingurunea jolas-kirol espazio birmoldatuko duen ekimena, Koldo Mitxelena Plaza gure txikien ohiko espazio naturala futbol zelai bilakatuz.

Aurten ere Koldo Mitxelena plazan jokatuko dute Madalenak Cup eta bi kantxa egongo dira plazan, egun osoan zehar bertatik adin desberdineko 20 taldetik gora pasako direlarik, arratsaldeko azken orduan egingo den finalera iritsi asmoz.

Antolakuntza taldeko iturriek adierazi dute , aurreikuspen guztiak gainditu dituztela. “Hirugarren edizioaren arrakastak – adierazi dute – gure kiroletako proiektu ludikoaren baieztapena dakar, urtero-urtero neska mutil gehiago biltzen dituen proiektua, gure Maddalen jaien atariko hitzordu garrantzitsu bilakatu dena, Maddalenak Cup, alegia”.