‘Kutxa Kultur Moda’ programako diseinatzaile gazteen erakusketa Jantziaren Zentroan ikusgai

Uda osoan hamaika diseinatzaile gipuzkoarren lanak ikusteko aukera izango da Jantziaren Zentroan. ‘Kutxa Kultur Moda’ programako aurtengo talentu gazteak dira. Hamar marka, hamaika diseinatzaile, bakoitzak sortutako look bat ikusteko aukera dago, doan, Kapitain-etxeko sarrerako aretoan.

Elixabet Perdiguero, Fanny Alonso, Ione Iruretagoiena, Laza Clothing, Maialen Porroy, Maixala, Amarenak, Amagoia Etxeberria, Akukuna eta Lette dira diseinatzaileak. Guztiek dute helburu bera: moda jasangarria sortzea.

Diseinatzaileak bat datoz esaterakoan, gutxiago kontsumitu behar dugula, horregatik look pertsonalizatuak, bakarrak, denboran irauten dutenak modaz gaindi, modu ekologiko edo organikoan ereindako oihalak…garestiak bai, baina jasangarriak ere sortzen dituzte, hori da euren esanetan, textilak halabeharrez hartu behar duen bidea.

Apirilean hasi zuten egonaldia ‘Kutxa Kultur Moda’ programa barruan. Urriaren 18an lehen desfilea aurkeztuko dute, egun horretarako marka bakoitzak 8 look ortu beharko ditu, uneotan buru belarri lanean diardute.

Diseinatzaile gazte hauen lanak ikusi nahi dituen edonork Jantziaren Zentroan du aukera irailaren lehenera bitarte. Kapitain-etxeak larunbatetan goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara, eta igande zein jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara zabaltzen ditu ateak.