Madalenak 2019: trafiko aldaketak, aparkatzea, autobus zerbitzuak eta kale-igogailuak

Kultura | Madalenak | Mugikortasuna 2019-07-16 | 0

Madalenak direla eta, herriko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, zenbait zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte:

TRAFIKO MOZKETAK

– Touring etorbidea uztailaren 17ko 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak jartzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro.

– Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 06:30ean, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko. Hala ere, aipatutako eremuan, larunbata 20ko gaueko 23:00etatik aurrera aparkatzea debekaturik izango da.

HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK

– HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokira eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 07:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.

Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Alameda eta Gabierrota.

– HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 de lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino zuzenean joango dira, eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 06:30etik uztailaren 26ko 13:00ak arte.

Beraz, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

GAUERO, AUTOBUS ZERBITZUA AUZOETARA

Aurten ere jaietan zehar gauero auzoetara autobus zerbitzua egongo da, eta hitzartutako tarteko geltokiak ere izango dira.

GARAJEAK

– Trafiko mozketek eragindako garajeetako erabiltzaileak azken urteetan bezala sartu eta irtengo dira. Argibiderik behar izanez gero Udaltzaingora deitu dezakete.

TAXIAK

– Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute 69b zenbakian.

– Jaietan zehar geltoki bat jarriko da Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan.

TAO

TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 20eko 13:30etik 26ko 09:30era.

MERKATUZARREKO APARKALEKUA

Aparkalekua itxita egongo da uztailaren 19tik 25era.

EGOKITUTAKO APARKALEKUAK

Aparkalekuak egokituko dira bi eremu hauetan:

– Uztailaren 21etik 25era Telleri-Alde ikastetxean.

– Uztailaren 21etik 25era Lousada kalean, Arramerdi Parkerako sarbidean.

ZAMALANAK

– Trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira zamalanetarako. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.

BESTE TRAFIKO MOZKETA BATZUK

– Jaietan zehar, programan aurreikusitako ekitaldiak direla eta (su artifizialak, konpartsak, danborradak eta abar) litekeena da trafikoa puntualki moztea. Kasu horietan ahalik eta motzenak izango dira tarte horiek, ekitaldirako behar-beharrezko denbora baino ez, eta ahalik eta eragin txikiena sortzeko saiakera egingo da.

KALE-IGOGAILUAK, GOIZALDEKO HIRURAK ARTE IREKITA

Kale-igogailuak goizaldeko 03:00rak arte egongo dira irekita uztailaren 20tik 21erako gauetik aurrera. Uztailaren 26ean berrezarriko da ohiko ordutegia.

No comments yet.

Utzi erantzuna