Duintasunak ohorezko oroigarria jasoko du larunbatean

Udalak, larunbat honetan, hilak 20, ohorezko oroigarria emango dio eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduari: Duintasuna kolektiboari. Ekitaldiari 18:30ean emango diote hasiera Niessen Kulturgunean.

Modu horretan, kolektiboak herriko erretiratu, pentsiodun eta adinduen kolektiboa sentsibilizatzeko eta duintzeko egiten duen lana aitortuko du Udalak. Era berean eta omenaldi honetaz gain, eurak izango dira 2019ko Madalenei hasiera emango dien suziria jaurtiko dutenak.

Ekitaldi honetan bertan, Madalenetako kartel lehiaketa ofizialaren irabazlea izan den Samuel Akinfenwa zaragozarrari ere emango diote saria.

Ekitaldia irekia da eta Udalak dei egiten die hala nahi dutenei, bertara gerturatu eta omenaldi honetara batzeko.