50 urteko elkarbizitza bete duten 17 bikote omendu ditu Udalak

Monica Grañak aurkeztuta, eguerdiko 12:30ean hasi da, Udalak aurten 50 urteko elkarbizitza ospatzen duten bikoteei egin dien omenaldia. 17 bikote bildu dira Niessen Kulturguneko ekitaldian eta bertan izan dira baita ere Aizpea Otaegi alkatea eta baita udalbatzako ordezkariak ere.

Bikoteek lore sorta eta plaka bat jaso dituzte eta bakoitzaren argazkia aretoko pantaila handian ikusi ahal izan dute, Iñaki Labaka eta Miriam Quinn musikariak lagunduta.

Ondorengoak izan dira omenaldia jaso duten bikoteak (Argazki galeria azpian):

Luzdivina Sanchez eta Antonio Sanchez

M.ª Perpetua Garciandía eta Antonio Pablo

Oliva Agrelo eta Manuel Pereira

Soledad Alonso eta José Ramón Herrera

Florencia González eta Luis Juan

Esperanza Herrera eta Fco. Javier Aldaya

Josefina Bardajil eta Angel Pérez

Modesta Burillo eta Jesús Ruiz

M.ª Luisa Cillán eta Antonio Calabria

M.ª del Rosario Sabino eta Antonio García

M.ª Carmen Taranilla eta Nicolás Pérez

M.ª Angeles Orbegozo eta Celestino Oscoz

M.ª Magdalena Martín eta Liberato Ibañez

Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalde

Natividad García eta Sebastian Irastorza

M.ª Concepción Saez eta Eduardo Novas

M.ª Paz Andoño eta Jesús Manuel Soliño