Listorretako natur eremua ezagutzera emateko ekintza segida antolatu dute

Aiako harria Natura Parkean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira. Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2019ko udarako Aiako harria Natura Parkean (Natura 2000 Sarea). Jarduerak Listorretako aisialekuan burutuko dira, Errenterian.

• Uztailak 28, igandea: Orientazio jolasa
Partehartzaileek orientazioaren oinarrizko kontzeptu batzuk bereganatuko dituzte modu dibertigarrian, izan ere, Listorretako altxorra aurkitu beharko dute ipar orratz eta mapak erabiliz.
Orientazioaren oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko dira eta orientatzeko erabili ohi den tresneria: iparorratzak, mapak, planoak…Naturan orientatzeko erabili daitezkeen metodoak ezagutuko dira ere (eguzkia, izarrak, ilargia, zuhaitzak, goroldioa).
Elkargune-puntua: Listorretako etxola (taberna).
Baldintzak: Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
Hizkuntza: Euskara.
Prezioa: doakoa.
Ordutegia: 11:00-13:00.

• Abuztuak 3, larunbata: Aitzbitarteko lehen gizakiak. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak
“Aitzbitarteko Lagunak” Errenteriako Elkartearekin elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak…
Elkargune-puntua: Listorretako etxola (taberna).
Hizkuntza: Elebidun
Prezioa: Doako jarduera da.
Ordutegia: 16:00-19:00.

• Abuztuak 10, larunbata: Sartu Aitzbitarteko kobazulora. Bere balore naturala eta kultura ezagutzeko hitzaldia
Errenteriako “Aizpitarte Elkartearekin” elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historia eta bertan bizi diren animaliak ezagutzea da. Horretarako, ibilaldi labur bat egin ostean Aitzbitarte III eta IV leizezuloetara sartuko da, bertan gidarien azalpenak entzun ahalko direlarik. Arropa erosoa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.
Elkargune-puntua: Listorretako Barrengoloia informazio puntua.
Hizkuntza: Elebidun
Baldintzak: Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da. 8 urtetik gorakoentzat da.
Prezioa: Doako jarduera da.
Ordutegia: 10:00-13:00.

• Irailak 6, ostirala: Izarretara begira. Ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatzeko jarduera.
Jesus Arregi astromonoaren gidaritzapean gure zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak egin ostean, une horretan zeruan ikusgai dauden konstelazioetaz hitz egingo du. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.
Elkargune-puntua: Listorretako etxola (taberna).
Baldintzak: Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da. 8 urtetik gorakoentzat da.
Prezioa: 5€
Ordutegia: 22:00-24:00.

Erreserba egiteko edo informazio gehiagorako:
Arditurri parketxea
943 49 50 69 / 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net