Urdaburuko igogailua datorren astean konponduko dute

Datorren astean bukatuko dituzte Urdaburuko igogailua konpontzeko lanak. Aurreko egunetan gertatu zen matxura eta udal arduradunak konponketa antolatzen ari dira. Teknikariek jakieta eman dutenez, konponketa lanak datorren astean gauzatuko dituzte, nahiz eta ezin duten zehaztu igogailua zein egunetan egongo den erabilgarri.