Auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza uztailaren 30ean

Hurrengo asteartean, udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Udalak 2014 urtean abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie.

Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:30tan abiatuko dira Fanderiako konposta egiteko gunetik. Honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaño (lehenik Arramendi igoeraren hasieran kokatuta dagoen gunea eta ondoren, Gaztaño 44 zenbakiaren parean dagoena) eta Alaberga.

Ikuskaritza hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du Udalak kontratatutako aholkularitza-enpresak. Hori dela eta, erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua finkatu nahiko balu, aldez aurretik 628 532 303 telefonora deitu edo whatsApp bat bidali dezake, edo, bestela, ondorengo epostara idatzi, hurrengo asteartea baino lehen: auzokonpostae@errenteria.eus.

Oraindik auzo-konposta egiten ez duten eta parte hartzeko interesa duten herritarrek, lehen aipatutako bideak erabil ditzakete Udalak kontratatutako aholkularitza-enpresarekin harremanetan jartzeko. 53 familia dira gaur egun Errenteriako 5 auzokonposta guneetan etxeko biohondakinak kudeatzeko programan izena emanda daudenak (Fanderia, Agustinak, Gaztañoko 2 guneak eta Alaberga). Horiez gain, Uztargi haurreskolako sukaldeko hondakin organikoak ere bertan duten konpostagailuan kudeatzen dira.

Etxean konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen die Udalak, konposta egiteko orduan sor daitezkeen zalantzei erantzunez eta intzidentzien inguruko informazioa jasoaz. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero edo herritarren batek etxean konposta egin nahiko balu, etxekonpostae@errenteria.eus posta elektronikora idatz dezake. Dagoeneko programan parte hartzen duten familiak (98 konpostagune dauden udal-erregistroan izena emanda) etxean sortutako hondakinen zati organikoaren kudeaketa konpostajearen bidez modu egokian egiten ari direla ziurtatzera eta zalantzak argitzera zuzendutako jarraipen-bisitak jaso dituzte azkenekoz udaberrian zehar.