Geldialdi teknikoa dela eta, Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era

Galtzarabordako Udal Kiroldegiak ohiko geldialdi teknikoa egingo du abuztuko lehen hamabostaldian, urtero bezalaxe, Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta.

Aurten, instalazioen geldialdi tekniko hori baliatuko da instalakuntzaren bi galdarak aldatzeko. Honen diru-inbertsioa 70.000 euro ingurukoa izango da.
Horretaz gain, bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dira eta indarrean dagoen araudiari jarraiki instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira. Hori dela eta, kiroldegiko instalazio guztiak itxita egongo dira abuztuaren 1etik 15era, biak barne.

Bai Beraungo estali gabeko igerilekuak, bai Fanderiako igerilekuak ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte. Bazkideek instalazioetara sartzea harpidetzaren barruan dute.