‘La línea invisible’ telesaila filmatuko dute bihar Errenterian (zuzenduta)

‘La línea invisible’ telesaila filmatzen ari dira hilabete hauetan eta abuztuaren 2tik 6ra herrian grabatuko dute sekuentzietako bat, hain zuzen ere, Herriko plazan.

Hori dela eta, Astotokian zein Pablo Iglesias kalean ezin izango da aparkatu, eta trafikoan aldizkako eragozpenen bat eragin dezake.

Telesailaren zuzendaria Mariano Barroso da, eta Àlex Monner, Antonio de la Torre, Anna Castillo, Asier Etxeandia, Patrick Criado, Patricia López Arnáiz, Enric Auquer, Pablo Derqui eta Ramón Barea dira aktore nagusiak.