Fanderiako igogailua matxuratuta dago

Fanderiako igogailua matxuratuta dago eta datozen egunotan ezingo da erabili.

Matxura garrantzitsua duela jakinarazi dute teknikariek, eta datorren astean, gutxienez, geldirik jarraituko duela. Orduan jakingo dute zenbat denbora beharko duten konpontzeko.