Udalak Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroko (Ibaiaren Etxea) taberna-jatetxearen lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea, hasieran abuztuaren 6reko aurreikusia, zabaldu du.
Horrela, eskaintzak aurkezteko azken eguna izango da abuztuaren 22a 14:00 arte, eta informazio gehiago eskura daiteke https://errenteria.eus/zu/kontratatzailearen-profila/plataforma-ej/ webgunean, 943 449 608 telefono-zenbakian edo kontratazioa@errenteria.eus posta elektronikoko helbidean.