Ostiralean irekiko dute zaborren, ibilgailuen eta lurzoruaren tasak ordaintzeko epea

Udal komunikabidea 2019-08-14 | 0

Abuztuaren 16tik urriaren 7a arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2019ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

– Hondakinen Bilketagatiko Tasa.

– Ibilgailuak Sartzeko Tasa.

– Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa.

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak dagokion gainordainarekin kobratuko dira.

Sarrera modua: Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, bere ordainketa Udalaren ZU! arreta zerbitzuan edo edozein entitate laguntzailetan egin dezakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

No comments yet.

Utzi erantzuna