Kuadrillategi ekimenean izena emateko epea ireki dute

Ikasturte honetan ere gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta, Errenterian, ikasmaila hauetako gazteek parte hartu ahal izango dute: DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4. Izena emateko epea gaur hasi eta 2019ko irailaren 24ra artekoa iraungo du. Programa bera eskualdeko beste hiru herrietan ere gauzatzen ari dira. Saioak, berriz, urriaren 4ean hasiko dira.

Izen emateko aukera izango da, halaber, www.oarsoarrak.eus webgunearen bidez. Interesdunek hemen eman dezakete izena. Era berean, izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak bete eta ikastetxean entregatuta.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak euskaraz finkatzeko egitasmoa da Kuadrillategi (aisialdirako eskaintza bat), lagunartean euskaraz aritzeko egitasmoa.

12-16 urte bitarteko lagunartekoei zuzenduriko egitasmoa da, DBH ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua. Hizkuntza ohiturak bestelakoak badira, ohitura horiek aldatzeko, eta hizkuntza ohitura euskaraz finkatzeko asmoarekin gauzatzen da egitasmoa. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrilla honetan, denen artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dituzte, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta noizean behin beste herrietako gazteekin elkartzen dira. Kuadrillategiko saioak bi ordukoak izaten dira, astean behin, ostiraletan. Esan bezala, lehenengo saioa urriaren 4an izango da 19:00etatik 21:00etara.