‘Utzitako itsasontziak’ erakusketa hartuko du Xenpelar Etxeak irailaren 10etik aurrera

Arkeolurrek eta Aranzadik antolatuta, Atlatikoko, Kantauriko edota Mediterraneoko itsasadarretan, paduretan eta portuetan utzitako itsasontzien irudiekin osatutako erakusketa izango da ikusgai datorren asteartetik (hilak 10) aurrera, Xenpelar Etxean.

‘Utzitako itsasontziak’ izenburupean, irudien bidez bidaia egin ahal izango dute bertaratzen direnek: Rotterdametik, Normandiatik edo Bretainiatik abiatu, Kantauri itsasotik jarraitu, Portugaldik, Andaluziatik, Lanzarotetik edo Cagliaritik (Sardinia) pasa, eta Al Jadidaraino (Maroko).

Erakusketa irailaren 27a arte ikusi ahal izango dute interesdunek, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.