Bigarren eskuko bizikleten merkatua

Irailaren 13an, ostirala, bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatuko du beste urte batez Errenteriako Udalak Gamon Zumardian. Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik.

Gordailu-zerbitzua 15:00etatik 16:30era egongo da zabalik. Ekarri saldu nahi duzun zure bizikleta edo mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak, osagarriak…). Ez da onartuko 500 € baino prezio garestiagorik.

Doako Gordailu sistema bidezko sal-erosketa pertsona guztien eskura ipiniko da. Gordailu zerbitzuan antolakuntzako kideak arduratuko dira haien zainketaz eta salmentaz, saldutakoaren artikuluen dirua bueltatuz eta saldu ez direnak jabeei itzuliz 20:00ak baino lehen.

Era berean, aukera paregabea da behar duzun bizikleta eskuratzeko prezio ezin hobean.

Ekimen hau, urtero antolatzen den Europako Mugikortasun Iraunkorraren egitarauan kokatzen da, aldi berean Udalak onartutako ingurumen planifikazioan barneratutako helburu eta ekintzetan txertatuz: Errenteriako Oinezko eta Txirrinda bidezko Udal Mugikortasun-Plana (2016) eta Hondakinen Prebentzio Plana (2015).

Oharra: parte hartzeko adin nagusikoa izan behar da eta datuak utzi (NAN eta telefonoa).