Futbol 7ko XVIII. lehiaketarako epaileen ‘poltsa’ sortuko du Udalak

Kirola 2019-09-09 | 0

Futbol 7ko XVIII. Lehiaketa, Errenteriako Udaleko Kirolak azpisailak antolatua, 2019ko irailetik 2020ko maiatzaren bitarteko denboraldian zehar jokatuko da.
50 ekipok parte hartuko dute 27 jardunalditan, hiru fasetan banatuta. Guztira 675 partida izango dira.
Lehiaketaren antolaketan arbitraje eta koordinazio lanak egiten lagundu nahi duten pertsona guztiek aukera izan dezaten, “poltsa” bat prestatu nahi da eta, horretarako, hautaketa prozesua irekiko da, baldintza hauen arabera:
BALDINTZAK
– Lehiaketaren hasieran (2019ko iraila) 18 urte izatea (eta gehienez 65).
– Postuaren funtzioak gauzatzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
– Diziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta herri eginkizunetan aritzeko ere.
– Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
• Lehentasuna izango dute Errenterian gutxienez 3 hilabete erroldatuta daramatenek, eta, horretarako, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen azken eguna hartuko da erreferentziatzat.
• Lehentasuna izango dute Arbitraje Elkargo Ofizialean ikastaroak egin dituztenek edota azkeneko hiru urteetan antzeko lehiaketak arbitratzen eskarmentua dutela egiaztatzen dutenek.
• Emakumeek kirolean parte har dezaten sustatzeko, arbitraje lana egin nahi duten emakumeek lehentasuna izango dute.
• Baloratuko da euskaraz aritzeko gauza izatea. Eskakizun hau betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonei deitu egingo zaie elkarrizketa bat izateko. Aurrekoa hala izanik ere, ez dute elkarrizketarik egin beharko 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatua duten pertsonek eta 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 edo 2018ko deialdietan “Madalenetako laguntzaile” posturako eginiko euskara-froga gainditu zutenek.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
• Eskabideak, NANa, arbitraje titulua eta euskarako tituluaren fotokopiekin batera (azken hori izanez gero), aurkeztu beharko dira, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan. Epea: 2019ko irailak 13a izango da azken eguna (egun hori barne). Zozketan hautatuak izan diren pertsonei eta lehenengo 10 ordezkoei e-mail bat bidaliko zaie beharrezko informazio guztiarekin. Ezinbestekoa da hautagaiak eskaera orrian bertan bere e-maila garbi adieraztea.

No comments yet.

Utzi erantzuna