Udalak Gazteria programetarako izena emateko epea zabaldu du

Errenteriako Udalak, Gazteria sailaren bidez, gazteentzako prestatzen dituen programen berri eman du. Aurkezpenean o eta 18 urte bitartekoei zuzenduriko ekimenetan parte hartzeko izena-ematean noiz egin behar den eta gainerako informazio erabilgarriaren berri eman dute.

Aurkeztu dituzten programak hauek dira: Familia gunea, Familian jolasean, Udal ludotekak, Kuadrillategi eta Udal gaztelekuak. Hauen guztien inguruko informazio xehetua honen azpian.

FAMILIA GUNEA
0-6 urte bitarteko haur eta beraien familiarentzat zuzenduta dago.
Aisialdirako espazio da non heldu zein haurrek haien aisialdiaz goza dezakete. Familia Gunean familiek eredu positiboak eraiki eta sustatu ditzaketen haurren hezkuntza prozesuaren baitan; familia eta seme-alaben arteko kalitatezko elkarrekintza bultzatuz eta horretarako baliabide ezberdinak eskainiz. Etapa honetan ezinbesteko diren alderdi psikomotor eta emozionala garatzeko egokitutako espazioa da.

Urriaren 7an hasiko da.
Bertan parte ahal izateko, familiak izena eman behar du txanda bat hautatuz:
Erdigunean: Pablo Iglesias kalea 3 (Merkatuzar)
Astelehenetik ostiralera: 17:00-19:00 bitarte
Asteazkena: 10:00-12:00 bitarte.
Markola: Erramun Astibia 8 (Markolako Ludoteka)
Larunbata: 10:00-12:00 bitarte
Larunbateko aukera hau izen ematearen arabera izango da. Taldea osatzeko gutxienez 5 familiek eman behar dute izena.
Izen-emate epea: Irailaren 16tik 27ra arte. ZU! Udal Zerbitzuan izango dira (Herriko plaza z/g)
Plaza mugatuak direnez, 18 familiarentzako lekua dago, taldeak zozketaren bidez osatuko dira.
Zozketa urriaren 1ean izango da.
Zerbitzuaren kuota:
3 hilabete: 20,60€
Urtarriletik ekaina bitarte: 30,40€
Ikasturte osoa: 41,20€
Hobariak: Oinarrizko Errenta edo/eta Larrialdiko Laguntza %100.

FAMILIAN JOLASEAN
6-12 urte bitarteko haur eta beraien familiarentzat zuzenduta dago.
Programa honen bidez familien artean euskararen erabilera sustatzea, eskola ordutegitik at eta euskara hutsean gauzatuko diren aisialdi jardueren bitartez, hau da euskaraz bizitzeko bultzada eman nahi da jolasak eta kantuak landuz. Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea baina bai familian aritzea.
Urriaren 1ean hasiko da.
Astean bitan izango da 17:30-19:00 bitarte hurrengo auzoetan:
Asteartetan: Beraun, Pablo Sorozabal plazan.
Eguraldi txarra egonez gero, Beraungo Gaztelekua erabiliko da, San Marko 7-9
Ostegunetan: Markola eskolako patioa.
Eguraldi txarra egonez gero, Markola eskolako gimnasioa erabiliko da.
Doako zerbitzua da.

UDAL LUDOTEKAK
6-12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago.
Aisialdi hezitzailea eskaintzen dute ludotekek, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten.
Errenteriako 6 auzotan ludotekak daude
Agustinak: Miguel Alduntzin, 37-39
Beraun: San Marko 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)
Erdigune: Pablo Iglesias, 8 (Oarso eraikina)
Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5
Kaputxinoak: Sorgintxulo 6
Markola: Erramun Astibia, 8
Zerbitzua irailaren 16an hasiko da, astelehenetik ostiralera: 17:30-19:30 bitarte
Izen emateak: Irailaren 16tik aurrera ludoteketan bertan.
Zerbitzuaren kuota:
3 hilabete: 20,60€
Urtarriletik ekaina bitarte: 30,40€
Ikasturte osoa: 41,20€
Hobariak:
• Seme/alaba bat baino gehiago %20
• Familia ugaria %50
• Oinarrizko Errenta edo/eta Larrialdiko Laguntza %100.

KUADRILLATEGI
DBHko ikasleentzat (1, 2 ,3 eta 4) zuzenduta dago.
Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa da, aisialdirako eskaintza bat. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.
Urriaren 4ean hasiko da.
Ostiralero izango da 19:00-21:00.
Izen-emate epea: Irailaren 24ra arte irekita egongo da. Parte hartu nahi duen gaztetxoak Lau Haizetara Euskaldunon Elkartera (Pablo Iglesias 11 kalea, Errenteria) edo ikastetxeetan eman dezake izena.
Doako zerbitzua da.

UDAL GAZTELEKUAK
13-17 urte bitarteko nerabeentzako zuzenduta dago.
Heziketa ekipamenduak dira, jolasgune eta topaguneak dira non gaztetxoen parte-hartze aktiboa bultzatzen da.
Errenteriako 2 auzotan ludotekak daude:
Beraun: San Marko 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)
Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5
Zerbitzua irailaren 18an hasiko da, asteazkenetik larunbatera: 17:30-20:30 bitarte
Izen emateak: Irailaren 18tik aurrera gaztelekuetan bertan.
Doako zerbitzua da.
Informazio gehiago nahi duenak gazteria@errenteria.eus, helbidera idatziz edo 943 449 606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webean kontsultatuz lor dezake.