Irailaren 20an itxiko dute matrikula epea Errenteriako Udal Euskaltegian

A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko matrikula egin ahal izango da. Astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak ditugu. Eskolak goizean, eguerdian eta arratsaldean izango dira. Autoikasketa egiteko aukera ere badago.

Langabetuek matrikula doan izango dute, gurasoek %50 ordainduko dute eta bestelako hobariak ere badira.

Izena emateko azken eguna irailaren 20a.

Bulegoa zabalik: 8:00etatik 18:30era

Izena emateko:

943449680 telefonoa

euskaltegi@errenteria.eus

Mikel Zabaleta 14

Informazio osoa hemen eskuragarri.