Lau ikastaro, bost tailer eta hiru jabekuntza taldek osatzen dute Eskola Feministaren udazkeneko programazioa

2019-2020 ikasturterako antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak.
Aurten, seigarren ikasturtez, martxan jarriko da Eskola Feminista eta, lehenengo aldiz, ikastaro, tailer eta jabekuntza talde guztiak Emakumeen Etxean emango dira. Zentzu horretan, nabarmendu nahi da aurtengo eskaintza Emakumeen Etxea ireki zenetik antzemandako beharrei erantzuteko osatu dela.
Horregatik, urrian hasiera emango zaio berriz eskolari ondorengo jarduerekin:

4 ikastaro:
– Emakumeak erresistentzian eta errebeldian
– Munduko emakumeen literatura
– Emakumeak eta osasuna
– Norberak bere gela: curriculum ezkutuak

5 tailer:
– Batukada feminista
– Elektrizitatea erraza da
– Autodefentsa feminista
– Josiz Jabetu
– Sare sozialetan autodefentsa feminista

3 jabekuntza talde:
– Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea
– Emakume zaintzaileentzako topagunea
– Gorputzaren kontzientzia eta erlaxazio gunea

Jarduera guztiak doakoak dira eta izena emateko epea irailaren 18an irekiko da eta urte osoan zehar irekita egongo da.
Izena emateko bide hauek daude: ZU! Zure Udala Arreta Zerbitzuan (Herriko Plaza zk.g) edo online.
Eskola Feministari buruzko informazio nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, zk.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik
13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.
Era berean, iazko datu onak nabarmendu nahi ditugu: guztira 115 emakumek eman zuten izena ikastaroetan; jabekuntza taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira.

Hasierako jardunaldia
Honi guztiari hasiera emateko jardunaldi bat antolatu da irailaren 17an Emakumeen Etxean. Egun horretarako programazioa ondorengoa izango da:
18:00: Ikastaroen aurkezpena
18:40: OZENKI ESAN. IPUIN FEMINISTEN IRAKURKETA. “Topaketa Trintxerpe”
19:00: “BERTATIK BERTARA” BIKOTEAREN KONTZERTUA