120 ekintza baino gehiago bildu dituzte auzoetako emakume elkarteek aurtengo eskaintzan

Ahalduntzea | Auzoak | Auzoetako batzarrak | Berdintasuna 2019-09-16 | 0

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek hastear dagoen 2019-2020 ikasturterako prestatu duten jarduera eskaintza Emakumeok martxan leloarekin aurkeztu dute. Izena-ematea aste honetan egin ahal izango da.
Bertan 11 auzoetako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira 120 ekintzatik gorako eskaintza zabala da eta iaz 1300 emakumek hartu zuten parte. Eskaintza osoa hemen kontsuta daiteke.

Ekintza hauek, Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren baitan daude.
Izena ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 18an, 19an eta 20an 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.

No comments yet.

Utzi erantzuna