Atlantikaldiak eta Jaizkibelerako Igoerak trafiko aldaketak eragingo dituzte

Atlantikaldia | Auzoak | Kirola 2019-09-17 | 0

Atlantikaldia eta Jaizkibelerako Igoera izango direla-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko hainbat neurri hartu ditu. Trafikoan ez ezik garraio publikoan ere izango dira aldaketak eta, ostegunean hasita, igandera arte luzatuko dira.
Atlantikaldia
Zirkulazioa:

Nafarroa Etorbidea (Aurreraren zubiaren eta Santa Klarako biribilgunearen artean) kotxerik gabe egon beharko duenez, ostegunetik, hilak 19, igandera, hilak 22, gaueko 22:00ak arte, ez da ibilbide horretan aparkatzerik izango.

Trafiko mozketak
• Irailaren 19an, osteguna, 19:30etatik 22:30era Lehendakari Agirre plazan kontzertua den bitartean.
• Irailaren 20an, 19:30etatik 01:00era Lehendakari Agirre plazan kontzertua den bitarteanIrailaren 21ean, 19:30etatik 01:00era Lehendakari Agirre plazan kontzertuz den bitartean
• Irailaren 22an, larunbata, egun osoz trafikorako Zamalbide kalea itxita egongo da.
• Panierreko Zubia ondoko ordutegi hauetan itxita egongo da:
Osteguna 19 19:30etatik 22:30era
Ostirala 20 19:30etatik 01:00era
Larunbata 21 08:30etatik 01:00era
Garraio publikoa
Nafarroa Etorbideko trafiko-mozketetan Oiartzunera eta Irun-Hondarribira doazen autobusak GI-636 saihesbidetik desbideratuak izango dira. Zumardia, Gabierrota eta Lartzabal geltokiak bertan behera geratuko dira.

Gidariei batetik bestera mugitzeko erdigunea erabili beharrean, bide alternatiboak erabiltzeko eskaera egiten zaie, eta auzoetara joateko GI-636 saihesbidea erabil dezatela.

Jaizkibelerako Igoera

Errenteria Motor eta Jaizkibel automobil-taldeak datorren 2019ko irailaren 21 eta 22rako Jaizkibelerako XL Igoera antolatu dute Euskadiko Nafarroako eta Gipuzkoako Mendi Igoeretako Txapelketetarako puntuagarria izango dena. Proba honela egingo da:

Larunbatean, irailak 21, arratsaldez, 17:00tik 20:30era Touring Etorbidean egingo dira egiaztatze teknikoak. Hori dela eta, 07:30etik 20:30era trafikorako itxita egongo da tarte hori.

No comments yet.

Utzi erantzuna